Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna da gaur, abuztuaren 19a, eta, urtero legez, Photomuseumek egunari lotutako ekitaldia egin du museoan. Ramon Serras eta Leopoldo Zugaza Zarauzko argazki museoaren sortzaileak izan dituzte gogoan, eta bertan izan dira beraien familiako kideak zein gertukoak ere.
Eguraldi kaskarra zela medio, eguneko lehen ekintza museoaren barrura lekualdatu behar izan dute. Hain zuzen ere, aurreskua dantzatu dute bertan, herriko txistularien laguntzarekin. Jarraian, lore eskaintza egin dute kanpoan, Daguerreri eskainitako monumentuaren aurrean. Serrasen alargun Celina Gorostizagoizak eta Photomuseumeko zuzendari Marcelino Altunak parte hartu lore eskaintzan.
Ondoren, prestatutako egitarauarekin jarraituz, proiekzio bat ikusteko aukera izan dute bertaratu direnek: Argazkiko emakumea izeneko dokumentala, hain zuzen ere. Gainera, eguna baliatuz, museorako sarrera doan izango dute bisitariek egun osoan zehar.