Urtero legez, aurten ere herri kirol erakustaldiak eskaintzen dabiltza Izeta eskolakoak. Asteazkenero egin dituzte, uztailean eta abuztuan zehar, eta bihar izango da azken-aurreko hitzordua.
Ohi bezala, Lege Zaharren Enparantzan egingo dute, 19:30ean hasita. Azken erakustaldia, berriz, datorren asteazkenean izango da, ordu eta leku berean.