Ikasturte hasiera gero eta gertuago dago, eta horrekin batera, Zarautz Abesbatzak bertako taldeetan parte hartzeko gonbidapena egin die herriko gaztetxoei. Txinpirin zein Zarazte abesbatzetan izena emateko aukera zabaldu du jada, hain justu ere.
Abesbatzako kideek azaldu dutenez, Txinpirin abesbatzaren (LH2-LH5) entseguak ostiraletan izango dira, 18:00etatik 19:00etara. Zarazte abesbatzarenak (LH6-18 urte), berriz, asteazkenetan izango dira, 19:30etik 20:30era. Villa Munda eraikineko bigarren solairuan entseatuko dute biek ala biek.
Hori hala, ikasturte honetan abesbatzetan parte hartu nahi duten gaztetxoek abesbatza.zarautz@gmail.com helbidera idatzi beharko dute izena emateko.