Atzo jokatu zuten Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian Caixabank Masters txapelketako partidetako bat. Jaka eta Zabaleta Larrazabalen eta Rezustaren aurka lehiatu ziren, eta asko sufritu ondoren, lehenengo horiek lortu zuten garaipena.
Bi bikoteek behar zuten atzokoan irabaztea, biak baitaude sailkapenaren behekaldean. Jaka eta Zabaleta hasi ziren irabazten, baina laster berreskuratu zuten beren lekua Larrazabalek eta Rezustak, markagailua 4-0tik seina tantora berdindu ostean. Hori eta gero, markagailuak nahiko paretsu jarraitu zuen amaierara arte, eta egindako hutsegiteak gako izan ziren Jakak eta Zabaletak garaipena lortzeko. 22-19 irabazi zuten partida.