Harrotasunez astindu du etxeko bandera Zarautzek

Intza Trula

Larunbatean Zarautz Arraun Elkartearen V. ikurrina irabazi ostean, harrera beroa jaso zuten atzo arraunlariek. Musika Plazan hasi zuten ospakizuna, eta udaletxeko balkoian amaitu.

Zarautz Arraun Elkartearen V. ikurrina etxean geratu zen larunbatean, Zarauzko neskek egindako lan bikainaren ostean. Estropada irabazi bezain pronto, uretan astindu zuten bandera arraunlariek; atzo, berriz, saria herritarrekin partekatzeko aukera izan zuten.

Izan ere, arratsalde partean harrera beroa jaso zuten neskek. Arraunlariak Musika Plazara heldu aurretik zale ugari bildu zen bertan, eta behin neskak iritsita, txalo artean jaso zituzten. Kioskora igo ziren jarraian, eta harrotasunez astindu zuten etxeko bandera. Ondoren, kalejiran egin zuten udaletxerainoko bidea, herritarren babesean, eta bertako balkoian amaitu zuten festarekin.

(Argazkiak: Zarauzko Udala)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide