Aste honetan eskualdean hirugarren geldialdia egindo du Masters Caixabank esku pilota txapelketak. Hain zuzen ere, Zestoan eta Azkoitian jardunaldiak jokatu ostean, gaur Zarautzen izango dute hitzordua pilotazaleek.
17:30ean hasita, lehen mailako eta bigarren mailako partida bana izango da Aritzbatalde pilotalekuan. Amabirjin jaiak tarteko antolatu dute jaialdia, eta herritarren punta-puntako neurketak ikusi ahal izango dituzte.
Lehen neurketan, B seriekoan, Agirrek eta Eskuzak Dario eta Eskiroz izango dituzte aurrez aurre. Bigarren partidan, A seriekoan, Jaka eta Zabaleta ariko dira Larrazabalen eta Rezustaren aurka.
Zarauzko hitzordurako sarrerak salgai daude online: 35 ordaindu beharko dira kantxako sarrerak, eta 25 euro, errebotekoak. Dena den, sarrerarik gelditzen bada, jaialdia hasi aurretik frontoiko leihatilan ere salduko dituzte.