Pop doinuek hartu zuten bart Zarauzko malekoia. Soraya abeslari espainiarra izan zen atzoko protagonista Zarauzko Aste Nagusian. Irudiz eta dantzariek lagunduta proposatutako koreografiekin, OT telebista saioko lehiakidea izan zen eta Espainia Eurovision lehiaketan ordezkatu zuen abeslariak dantzarako gonbidapena egin zien Malekoira jondakoei.
Gaur Süneren txanda izango da malekoiko agertokian. Josune Arakistain dago proiektu horren atzean. Huntza taldean aritua, 2022an abiatu zuen Süne proiektua. Iaz plazaratu zuen lehen diskoa, Amaineman izenekoa. Trikitixa doinuak entzun badaitezke ere, Huntzak jotzen zuen musikatik aldendu, eta elektronikara eta pop mundura egin du salto Sünek. Emanaldia, su artifizialen erakustaldiaren ondoren hasiko da.
Aurretik, Aste Nagusiko egitarauaren barruan, buruhandien eta erraldoien kalejira izango da 19:00etan. Gero, 23:00etan, su artifizialen erakustaldia, eta hori amaitzean, Estampas de Mexico taldearekin dantzaldia Musika plazan.
Bihar, azken eguna
Igandearekin emango diote amaiera aurtengo Aste Nagusiari. Ohi bezala, buruhandien eta erraldoien kalejira izango da, 19:00etatik aurrera, eta ordu erdi beranduago, Etxebarria aita-semeekin dantzarako aukera Musika plazan. Gauez, berriz, 22:00etan hasita, Puro Relajo Nafarroako taldearen emanaldia izango da malekoian.