Nogenek jendetza eraman du malekoira

Julene Frantzesena 2025eko abuztuaren 15a

Nogen taldea agertokian eta herritar ugari kontzertuaz gozatzen. (Xabier Txurruka)

Atzo hasi zen Aste Nagusia, eta horren barruan eskaini zuen kontzertua taldeak. Herritarrek abesti ezagunak entzuteko nahiz haiekin dantzatzeko aukera izan zuten. Gaur, Sorayaren kontzertua izango da, 23:00etan.

Herritar ugari izan ziren atzo gauean malekoian, Nogen musika taldearen emanaldiaz gozatzen. 23:00etan hasita, abesti ugari eskaini zituen taldeak itsas pasealekuko agertokian; horietako asko ezagunak izanik, herritarrek kantatzeko eta dantzatzeko aukera izan zuten.

Atzo goizean bota zuten Aste Nagusiari hasiera eman zion suziria, eta igandera bitartean ekitaldi eta hitzordu ugari izango dira Zarautzen. Gaur, esaterako, dultzaineroen kalejira, su artifizialak eta Sorayaren kontzertua izango dira.

Hona hemen aurtengo Aste Nagusiko egitaraua:

Gaur, ostirala

  • 10:30. Andra Maria Zeruratzearen parrokian, meza nagusia Schola Cantorumek abestuta.
  • 12:00. Lizarrako dultzaineroek herriko kaleak alaituko dituzte.
  • 19:00. Buruhandi eta erraldoiak, Gauerdi txarangarekin.
  • 23:00-01:00. Malekoian Puntu Morea.
  • 23:00. Hondartzan, su artifizialak.
  • Ondoren, Musika Plazan Kresala taldearen emanaldia.
  • Aldi berean, malekoian Sorayaren kontzertua.

Bihar, larunbata

  • 19:00. Buruhandi eta erraldoiak Ustekabe txarangarekin.
  • 23:00-01:00. Malekoian Puntu Morea.
  • 23:00. Hondartzan, su artifizialak.
  • Ondoren, Musika Plazan dantzaldia Estampas de Mexico taldearekin.
  • Aldi berean, malekoian Süne taldearen kontzertua.

Etzi, igandea

  • 19:00. Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
  • 19:30. Musika plazan, erromeria: Etxeberria aita-semeak.
  • 22:00. Malekoian Puro Relajo taldearen kontzertua.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide