Asteburuan ez da zinema emanaldirik izango Modelo aretoan

Juan Luis Romatet 2025eko abuztuaren 15a

Modelo aretoa. (Aritz Mutiozabal)

Aste Nagusiko ospakizunak direla eta, Modelo aretoan zinema emanaldirik ez eskaintzea erabaki dute. Emanaldiak abuztuaren 22an itzuliko dira.

Ohikoan astebururo Zarauzko Modelo aretoan zinema emanaldiak izaten dira. Asteburu honetan, ordea, ez da filmarik eskainiko herriko aretoan, Aste Nagusiko egitarauarekin topo ez egiteko. 

Udaleko Kultura Sailak aditzera eman duenez, zinema emanaldiak abuztuaren 22an itzuliko dira. Bi film emango dituzte orduan, Los tipos malos haurren saioan, eta Weapons helduentzako.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide