Festa giroak ez du etenik Zarautzen. SKAPA jaiak amaituta Azken Portun, bihartik aurrera Aste Nagusiko ekitaldiek hartuko dituzte herriko kale eta txokoak. Bihar, eguerdiko 12:00etan, botako dute festei hasiera emango dien suziria Lege Zaharren enparantzatik. Haren ondoren, Zarauzko buruhandi eta erraldoiek jai horietan egingo dituzten lau kalejiretatik lehena abatuko dute, kasu horretan, Joselontxos txarangaren laguntzarekin.
Musikaz gozatzeko makina bat aukera ere izango da Aste Nagusian zehar. Hala, malekoian, gauez, Nøgen, Soraya, Süne eta Puro Relajo talde edo bakarlarien kontzertuak izango dira. Erromerirako eta dantzarako aukera gehiago ere izango dira egun horietan Musika plazan.
Ohikoa den bezala, kirolari ere tartea egingo diote Aste Nagusiko egitarauan. Larunbatean zein igandean traineru estropadak izango dira: Euskotren, Eusko Label, ETE eta KAE 1 ligetako estropadak hartuko ditu Zarautzek asteburuan. Igande arratsaldean, 17:30ean hasita, esku pilota partidak ere jokatuko dituzte Aritzbatalde frontoian.
Egitaraua
Abuztuak 14, osteguna
- 12:00. Lege Zaharren enparantzan, herriko jaiei hasiera emateko suziriak, buruhandiak eta erraldoiak, Joselontxos txarangaren laguntzarekin.
- 19:00. Musika Plazan, Joselu Anaiak taldearen emanaldia.
- 20:00. Andra Mari Zeruratzearen parrokian, Schola Cantorumek abestutako salbea.
- 22:00-00:30. Malekoian Puntu morea.
- 23:00. Malekoian, Nogen taldearen kontzertua.
Abuztuak 15, ostirala
- 10:30. Andra Maria Zeruratzearen parrokian, meza nagusia Schola Cantorumek abestuta.
- 12:00. Lizarrako Dultzaineroek herriko kaleak alaituko dituzte.
- 19:00. Buruhandi eta erraldoiak Gauerdi txarangarekin.
- 23:00-01:00. Malekoian Puntu morea.
- 23:00. Hondartzan, su artifizialak.
- Ondoren, Musika Plazan Kresala taldearen emanaldia.
- Aldi berean, Malekoian Sorayaren kontzertua.
Abuztuak 16, larunbata
- 19:00. Buruhandi eta erraldoiak Ustekabe txarangarekin.
- 23:00-01:00. Malekoian Puntu morea.
- 23:00. Hondartzan, su artifizialak.
- Ondoren, Musika Plazan dantzaldia Estampas de Mexico taldearekin.
- Aldi berean, Malekoian Süne taldearen kontzertua.
Abuztuak 17, igandea
- 19:00. Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
- 19:30. Musika plazan, erromeria: Etxeberria aita-semeak.
- 22:00. Malekoian Puro Relajo taldearen kontzertua.