Gazteei zuzendutako tenis txapelketa jokatuko dute Itxasmendin datorren irailean. Bi txapelketa izango dira, parte hartzaileen adinaren arabera: gazteena pista osoan jokatuko dute; 16 urtetik beherakoena, aldiz, pista txikian.
Lehiaketa hauetan parte hartzeko izen ematea zabaldu du dagoeneko Itxasmendiko auzo elkarteak. Interesdunek 5 euroko diru sarrera egin beharko dute ES25 2095 5101 41 1061396932 kontu korrontean. Jarraian, odainketa egiaztagiria, jokalariaren izen-abizenak, jaioteguna eta kontakturako telefono zenbakia itxasmendi.tenis@gmail.com posta elektronikoko helbidera bidali beharko dute. Izena emateko azken eguna abuztuaren 25a izango da.