Arrano elkarteak antolatzen duen Arranopola zikloak rock elektronikoari tartea egingo dio bihar. 20:00etan hasita, Onki Xin taldearen kontzertua izango da Musika plazan, Arrano tabernaren parean. Ohikoan, emanaldi hau ostegunean izango litzateke, baina antolakuntzak asteazkenera mugitzea erabaki du, egun hartan izango ziren beste kultur ekintzak ez zapaltzeko.
Zigor DZk eta Fer Apoak 2018an abiatutako proiektua da Onki Xin. Rock elektronikoa egiten duen taldea, Bere sorreratik, hiru disko luze eta EP bat plazaratu dituzte: Biziko bagara erregeen buruak zapaltzeko izango da (2018), After egon (2019), Hikikomori (2021) eta Soul out (2024).