Saihesbideko obrak tarteko, Frantseskua baserria eraitsi dute

Julene Frantzesena 2025eko abuztuaren 11

Frantseskua baserria zegoen eremua. (Xabier Txurruka)

Frantsesbidearen inguruan hasi ziren bide azpiegitura berria eraikitzeko lanekin, ekainean. Obrak aurrera doaz; hemezortzi hilabeteko epean gauzatuko dituzte horiek Altuna y Uria eta Amenabar eraikuntza enpresek.

Ekainean hasi ziren Zarauzko saihesbidea eraikitzeko obrekin, Frantsesbidearen inguruan, eta obrekin aurrera doaz. Hain zuzen ere, egunotan eraitsi dute bide azpiegitura berria egiten ari diren eremuan kokatuta zegoen Frantseskua baserria.

Saihesbidea hainbat helbururekin ari dira eraikitzen: N-634 errepideko trafikoa arintzea eta industrialdeetako sarbideak hobetzea. Lanok 10.155.583 euroko aurrekontua dute, eta Altuna y Uria eta Amenabar eraikuntza enpresek hemezortzi hilabeteko epean gauzatuko dituzte horiek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide