Musika klasikoari leihoa zabaldu diote aurten ere Zarautzen, Udako musikaldiaren bidez. Martxan da dagoeneko musikaldi horren aurtengo aldia. Abuztuaren 1ean eta 9an egin zituzten jaialdi horren 37. aldiko lehen emanaldiak. Orain, abuztuaren amaieran egingo diren kontzertuetarako sarrerak salgai jarriko ditu Zarauzko Udalak.
Hala, abuztuaren 21ean, Helix Trioren Dialogo entre siglos kontzertua entzun ahal izango da; abuztuaren 29an, Ana Nebot sopranoaren eta Arkaitz Mendoza pianistaren errezitaldia; eta, aurtengo aldia amaitzeko, Maren Otegi musikari zarauztarra buru duen Trio Marearen emanaldia abuztuaren 30ean. Emanaldi guztiak Santa Klaran izango dira, 20:00etan hasita.
Hiru kontzertu horietarako sarrerak gaur eta bihar salgai izango dira Zarauzko Modelo aretoko leihatilan. Abuztuaren 22, 23, 24, 25 26, 29 eta 30ean ere salgai jarriko dituzte. Internet bidez ere eskuratu ahal izango dira sarrerak, honako loturan.