Helena Albusto artista donostiarraren lanak ikus daitezke irailaren erdira arte Zarauzko Torre Luzea kultur espazioan. Posturak: Nimphaea lotus izena jarri dio Zarautzen erakusgai duen bildumari, eta bertan azken bi urteotan egindako lanaren lagina erakusten du Albustok.
Forma ezberdinak hartzeko gaitasunari esker, eskultura bat nola transmutatu daitekeen erakusten du. Horretarako, papera, alanbrea eta erretxin batzuk uztartzen ditu, artelan moldagarri eta malguak lortzeko.
Erakusketa irailaren 14ra arte bisitatu ahal izango da, egunero, 18:00etatik 20:00etara.