SKAPA Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbatalde jaiak ospatzen ari dira egunotan, eta atzo bezala, gaur ere haurrei zuzenduriko ekintzak izan dira nagusi goiz partean. Txipristin taldea arduratu da horiek antolatzeaz, eta eskulanak nahiz puzgarriak izan dira Plaza Gorrian etxeko txikienentzat.
Eguerdian atseden hartuko dute, eta 16:00etatik aurrera jarraituko dute jaiak ospatzen.
Hona hemen gaurko eta datozen egunetako egitaraua:
Abuztuak 10, igandea
- 10:00-14:00. Puzgarriak eta haurrentzako tailerrak, Txipristin taldearekin, Plaza Gorrian.
- 16:00. Jaiak iragartzeko suziria, Goizeko Ihintza taldeko txistularien laguntzarekin.
- 18:00. Azken Portuko auzo krosa, Plaza Gorrian.
- 18:00-21:00. Bonsai erakusketa Plaza Gorrian, Artezaleaken eskutik.
- 19:00. Jalgi taldearen dantza erakustaldia, Plaza Gorrian.
- 19:30. Txokolate jana.
- 21:30. Txirrindularitza kriteriuma.
- 23:15. La Txama taldearen kontzertua.
- 00:45. Koko Jean-en emanaldia.
Abuztuak 11, astelehena
- 09:00. Goizek Ihintza taldeko txistularien emanaldia.
- 11:00. Meza nagusia, frantziskotarretan.
- 11:30. Marrazki festa, Plaza Gorrian (pinturak etxetik eraman beharko dira).
- 12:00. Auzoko jubilatuentzako hamabitakoa, Urpekoak elkartean.
- 12:30. Azken Portuko txaranga.
- 17:30. Zumba saioa, Yasmilkaren eskutik, txosnagunean.
- 18:00. Zarautz Trik-en emanaldia.
- 18:30. Parrilada Plaza Gorrian.
- 19:00. Herri kirol jaialdia, Plaza Gorrian, Izeta eskolako harri jasotzaileen eskutik.
- 23:15. Niña Coyote eta Chico Tornadoren kontzertua.
- 00:45. Martin de Marteren emanaldia.
Abuztuak 12, asteartea
- 09:00. Txistularien kalejira.
- 10:30. Patxi Iruretagoienaren Marmitako Lehiaketaren hasiera Plaza Gorrian.
- 11:00. Toka txapelketa helduentzat eta xakela txapelketa haurrentzat.
- 12:30. Patata tortilla eta postre lehiaketa.
- 13:00. Auzo bazkarirako tokia hartzea eta auzo poteoa bazkaldu aurretik.
- 13:45-14:00. Marmitakoak oholtza gainera eramateko unea.
- 15:00. Auzo bazkaria.
- Bazkalondoan, lehiaketak, sari banaketak eta omenaldiak.
- Ondoren, poteo girotua auzoan barrena.
- 22:00. Bertso saioa, Plaza Gorrian, Julio Sotoren, Onintza Enbeitaren, Unai Agirreren, Markel EIzagirreren eta Maialen Lujanbioren eskutik.
- 00:00. Fan & Go taldearen erromeria.