Malekoia 365 Egun egitasmoa izan zen atzo arratsaldean Zarauzko pasealekuan. Herriko hainbat eragilek antolatu dute elkarlanean, eta haiekin batera, dozenaka herritarrek egin zuen bat, bero sapa egin arren. Kantuan, musika jotzen eta dantzan erakutsi zizkieten Zarauztik kanpokoei euskara eta euskal kultura.
Mural margoketa eta DJ emanaldia izan ziren arratsalde partean, batetik. Pasealekuko puntu desberdinetan, herriko taldeek emanaldiak eskaini zituzten, eta mural margoketa amaitzerako, Galtxagorri parera gerturatu ziren guztiak, ekitaldi bateratua eskaintzeko han.
Arrai Zopa kantu taldea, Arranoko gitarra taldea, Montetxio abesbatza, herriko hainbat dantzari eta Zirika euskara elkartea dira egitasmoaren atzean dauden eragileak.