Zarauzko Udalak antolatuta, igande arratsaldeetan erromeria saioez gozatzeko aukera dute herritarrek uda honetan Musika Plazan. Bihar, esaterako, Intxausti eta Larrañaga trikitilariak igoko dira oholtzara, 19:30ean hasita.
Hurrengo astean ez da saiorik izango Aste Nagusia dela eta, baina bai abuztuko azken bi igandeetan: hilaren 24an Elustondo anai-arreben txanda izango da, eta eta hilaren 31n, berriz, Arkaitz Allur eta Maddalen Arzallusena. Halako musikariekin, ziurtatuta dago dantzarako giroa.