Bihar, abuztuaren 9an, Aba Taanok Gospel kontzertu solidarioa eskainiko du Andra Mari Zeruratzearen parrokian arratsaldeko 20:00etatik aurrera.
Aldizka bidaiatzen duten bost ugandarrez osatua dagoen taldea da Aba Taano: Ssenteza Derrick baxu jotzaile eta zuzendaria; Nabbaale Harriet mezzosopranoa; Katsesigye Christian baritonoa; Kimeze Joshua, tenorra, eta Kiyemba Rogers baxu jotzailea.
Gospela, kantu afrikarra, popa eta a capella abesten jarduten dira guztien artean, eta aldi berean, antzeztu egiten dute musika desberdin bat eskainiz.
Musika solidario hau eginez, beraien helburua bizitzak salbatzea da. Ugandako gazteei lagundu nahi diete proiektu honekin, beraiek bizitza profesional duina izan arte hezkuntzan eta errehabilitazioan sostengua emanez.
2008. urtetik dabiltza Europako agertoki handienetan ehunka kontzertu egiten, eta, ordutik, nazioarteko hamaika sari irabazi dituzte.