Datorren asteburuan, abuztuaren 9an eta 10ean, abuzutuko XII. artisautza azoka ospatuko da malekoian egun osoan zehar Nahia Elkartearen eskutik.
Bi egunez hogei postu desberdin egongo dira, goizeko 10:30etik gaueko 21:00etara, eta hogeita zortzi produktu desberdinen berri ezagutzeko aukera emango dute horiek; pintura, ilustrazioa, zeramika, kandelak eta kosmetika naturala, besteak beste.
Kartelari dagokionez, aurtengoa Iban Illarramendi artista zarauztarrak margotu du, egitasmoa kolorez jantziz. Ekimen honek, gainera, 365 egun malekoian ekintzarekin egiten du bat, eta bertako azken ekitaldia azokan egingo da, Galtxagorri elkartearen aurrean, hain zuzen.
Azkenik, azokan egiten diren erosketen artean sari bat zozkatuko da: Kirkila jatetxean bi pertsonentzako otordua.