Ur jolasez eta kukañaz gozatzeko beste aukera bat izango da gaur Zarautzen. Jolaserako gogoz diren herritarrek nahikoa izango dute 17:00etarako moila ingurura hurreratzea, arratsalde dibertigarri bat igarotzeko.
Saioak Zarauzko Arraun Elkarteak antolatzen ditu, eta udako bigarrena da. Uztailaren 24an izan zen lehena, eta gaurkoaz gain, beste saio bat ere izango da abuztuan, hilaren 21ean. Hori ere 17:00etan izango da.