Euskal Astea 2025

Gipuzkoako Artzai Txakur Txapelketa jokatuko dute lehenbizikoz Zarautzen, Euskal Astearen barruan

Maria Maya Manterola

Artzai txakur txapelketa bateko artxiboko irudia. (Guka)

Xabier Txurruka alkateak eman du jakitera Zarautzen lehenbizikoz jokatuko dutela txapelketa, Amalur parkean. Irailaren 6an izango da, Euskal Astearen barruan.

Irailaren 1etik 9ra artean izango da aurten Zarauzko Euskal Astea, eta izango da berrikuntzarik. Xabier Txurruka alkateak jakitera eman duenez, Gipuzkoako Artzai Txakur Txapelketa jokatuko dute irailaren 6an herrian, Amalur parkean. 

Aurtengo Haurren Euskal Jai Eguna biharamunean izango da, irailaren 7an, eta Euskal Jai Eguna, urtero legez, irailaren 9an.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide