Patxi Zaporraren LIV. Oroimenezko pilota txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte gaur arratsaldean, 18:30ean hasita, Fraontoi Txikin. Alde batetik, Elizalde-Bereau eta Carricart-Aranburu bikoteek jokatuko dute lehen finalerdia. Jarraian, Bidezabal-Gurutzealde eta Escudero-Urruzola bikoteen txanda izango da.
Finala aste honetan bertan izango da, ostegunean, hori ere Frontoi Txikin. Hirugarren eta laugarren postuak ere orduan geldituko dira erabakita.
Final laurdenak joan den astean jokatu zituzten, hilaren 30ean. Lehen partidan, pasa den urteko txapeldunek, Escudero-Urruzola, eta Juaristi-Juaristi bikoteek neurtu zituzten indarrak. Lehia estu baten ondoren, Escudero-Urruzola bikotearentzat izan zen garaipena, 22-21eko emaitzarekin. Beste final-laurdenean, Bidezabal-Gurutzealde bikotea nagusitu zen, Txiapuso-Aranguren bikotearen aurka, 22-14ko emaitzarekin.
Bestalde, lehen aldiz, Zaporraren Oroimenezko gazteen pilota txapelketa antolatu dute, eta txapelketa hori ere martxan da. Hilaren 1ean jokatu zituzten kadete mailako finalerdiak, eta finalerako txartela eskuratu dute Bidezabal-Olano eta Karrera-Artola bikoteek.
Beheko irudietan, helduen txapelketako final laurdenetako partidak: