Zarauztik ere igaro da Donostiako Klasikoa txirrindularitza proba

Julene Sorarrain 2025eko abuztuaren 2a

Donostian hasi eta amaitzen den proba Zarauztik igaro da gaur goizean. Nafarroa kalean barrena zeharkatu dute herria, eta ondoren Getariarantz abiatu dira. 

Goizean goiz hasi dute aurtengo Donostiako Klasikoa txirrindularitza proba. Gaurkoan guztira 211,4 kilometroko ibilbideari egin beharko diote aurre txirrindulari profesionalek, eta, ohi bezala, Urola Kosta eskualdean zehar egin dute bideko lehen zatia. 

Eguneko lehen mendatea Aia eta Asteasu (Gipuzkoa) arteko Andazarraten izan dute txirrindulariek. Hain justu, Andazarratetik barrena sartu da lasterketa eskualdean, goizeko 12:00ak aldera, eta jarraian Aiatik igaro da. Ondoren, Orioko gainetik Zarautzera iritsi dira txirrindulariak, eta Nafarroa kalean barrena, herri guztia zeharkatu dute. Getariatik eta Zumaiatik igaro dira ondoren. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide