Sailkapeneko goiko postuei eutsi nahi die Zarautz Gesalaga Okelaneko ontziek asteburuko estropadetan. ETE eta ARC ligetako traineruek estropada bana izango dute: emakumezkoek Ondarroako uretan ariko dira eta gizonezkoak, berriz, Hondarribiakoetan.
Emakumezkoen traineruak Ondarroako XLI. Bandera izango du jokoan bihar, 12:00etatik aurrera. Zarauztarren emakumezkoen trainerua lehen postuan da egun, 84 punturekin, baina soilik bi puntura du San Juan, 82rekin. Hirugarren postuan Kaiku dago, 72 punturekin.
Gizonezkoen traineruak, berriz, XIX. Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako Bandera izango du jokoan, etzi, 11:00etan hasita. Egun, sailkapen orokorrean hirugarren postuan dago gizonezkoen etxeko trainerua, 90 punturekin, eta sei puntura du bigarrena, Arkote. Itsasoko Ama da liderra, 103 punturekin.