Bihar egingo dute Dandak antolatutako aurtengo Udanda egitasmoko hirugarren jarduera. 17:30etik aurrera, Santa Klarako zelaian arte erakusketa egingo dute. Bertan, herriko hamar artistek erakutsiko dituzte beraien lanak. Hain zuzen ere, ekimenean parte hartuko dute Maria Arriolak, DARRKek, aialockek, Paula Arriolak, Josu Larreak, Joakim Iparragirrek, Yunek, niKKindak, Unai Alberdik eta Ramon Elizondok.
Arte erakusketaz gain, poesia errezitaldia ere egingo dute, Hiruputzu gaztetxeko Uhera irakurle taldearen eskutik.