Urra, Lartain eta Azpiazu, Boiseko Jaialdian

Ane Olaizola 2025eko uztailaren 31

Ezkerrean Urra eta Lartain; eskuinetik bigarrena, Azpiazu. (Jaialdi)

Egitarau ofizialaren barruan, Zarauzko hiru harri jasotzaileek erakustaldia eskainiko dute gaur AEBetako jaialdian.

Euskal jatorriko amerikarrek bost urtero antolatzen duten Jaialdia egiten ari dira egunotan Boisen (AEB), eta ohikoa den moduan euskal komunitate zabala elkartu da Ameriketako Estatu Batuetako Idaho estatuko hiriburuan, euskal sustraiei omenaldia egiteko zein Euskal Herritik herrialde horretara joandako belaunaldiak gogoratzeko asmoz. Tartean izango dira Euskal Herriko ordezkariak, eta horien artean dira kultur eta kirol arloko eskualdeko hainbat lagun.

Horien artean dira, esaterako, Mikel Lopetegi Urra, Imanol Royo Lartain eta Paulo Azpiazu harri jasotzaileak. Zarauzko hirukotea erakustaldia eskaintzekoak dira gaur beste hainbat herri kirolarirekin batera; besteak beste, Julen Alberdi Txikia IV.a aizkolari aizkotiarra eta Mikel Larrañaga aizkolari azpeitiarra. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide