Kepa Susperregi Zarauzko erretoreak bota du gaur, San Inazio bezpera, jaiei hasiera eman dien suziria. Herritarrek erabaki zuten hark bota behar zuela txupinazoa, Azpeitiko erretorea izan zelako Susperregi urte luzez.
Elizgizona urduri baina pozik zegoen gaur eguerdian. Txupinazoa bota aurretik bertso bat kantatu du hark udaletxeko balkoitik, eta herritarrek txaloz hartu dute. Hala zioen haren bertsoak: "Plaza Nagusian elkarturik/ festari hasiera emanez/ egun osoa daramakigu/ zorion agurrak entzunez/ etxeko, ezagun eta lagunak/ gertu ditugu, zorionez/ besarkada bat guztiontzat-ta/ eskerrik asko, bihotzez!/ Saninaziyuek ondo pasa/ jaietan goza, bizipozez". Gero hitz batzuk izan ditu plazan elkartutakoentzat, eta "aupa Azpeitia eta azpeitiarrak" esanez amaitu du hitzartzea.
Honako lotura honetan ikus daiteke Susperregiri jaien atarian Gukak egindako bideo bidezko elkarrizketa.