Aian festetan murgilduko dira datozen egunetan, eta ohi bezala, egun batzuetan autobus zerbitzua indartu egingo dute erakundeek. Zehazki, gaur eta abuztuaren 9an autobusak ordu gehiagotan egongo dira Aiara joan-etorria egiteko Zarauztik eta Oriotik
Aiatik Oriora bueltatzeko, Zarauztik 00:25, 02:25 eta 04:25ean aterako dira autobusak Aiarantz. Zerbitzu hauek Aiatik 00:45, 02:45 eta 04:45ean igaroko dira, eta 01:10, 03:10 eta 05:10ean iritsiko dira Oriora.
Alderantziz, Aiatik Zarautzera bueltatzeko, autobusak 01:40an, 03:40an eta 05:40an irtengo dira Oriotik. Aian geldialdia egin, eta Zarautzen amaituko dute zerbitzua.