Dantzaldia izango da etzi, Alaken taldearen eskutik

Ekaitz Etxabe 2025eko abuztuaren 1a

Alaken taldearen dantzaldi bat. (Juan Luis Romatet)

Musika Plazara hurbiltzen diren herritarrek plaza dantzetan aritzeko aukera izango dute, 12:00etatik aurrera, Alaken taldearekin.

Alaken Euskal Herri osoko plazak dantzan jartzen dituen taldea da. Batez ere muxikoak jotzen dituzten arren, bestelako euskal dantzak ere lantzen dituzte. Zarautzen izango dute hitzordua, etzi, Musika Plazan. 12:00etan hasiko da dantzaldia, eta bertaratzen direnek Alakenen musikaz gozatu eta plaza dantzetan jarduteko aukera izango dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide