Gospel kontzertuak, Ugandako umeei laguntzeko

Mireia Galarza Bastida 2025eko uztailaren 30a

Aba Taano taldea. (Aba Taano)

Iaz bezala, Aba Taano gospel taldeak kontzertu solidarioa eskainiko du parrokian. Abuztuaren 9an izango da, 20:00etan. 20:00etan hasiko da. 

Iaz bezala, aurten ere Ugandako Kireka hiriko umeei laguntza eskaintzeko gospel kontzertuak izango dira Zarautzen eta Zumaian. Bizitzak Salbatzeko Musika elkarteak kontzertu solidarioak antolatu ditu abuztuaren 9rako eta 15erako, eta horiek, hurrenez hurren, Zarauzko Andra Mari Zeruratzearen Parrokian eta Zumaiako San Pedro parrokian izango dira. 20:00etan hasiko dira bi kontzertuak. 

Emanaldiak Aba Taano gospel talde ospetsuak eskainiko ditu. Nazioarteko 11 musika sari irabazteaz gain, 2.000 kontzertu baino gehiago eskaini dituzte musikariek, eta Bizitzak Salbatzeko Musika proiektuaren diru sarreren %70 lortzen dute kontzertuen bitartez. 2008an sortutako taldea da aipatutakoa, lau gizonezkok eta emakumezko batek osatzen dutena: Nabbaale Harrietek, Kimeze Joshuak, Kiyemba Rogersek, Mayanja Louisek eta Ssenteza Derrickek. Afrika hegoaldeko gospela, abesti etknikoak eta popa jorratzen dituzte, eta guztira estudioko bost album, kontzertuetako hiru eta askotariko musika bideoak osatu ditu boskoteak.  

Kontzertu solidario horien helburua da dirua biltzea Kirekan kokatutako proiektu humanitarioa finantzatzeko. Taldearen egitekoa, zehazki, kaleko haurrei laguntza integrala ematean datza, hezkuntza, prestakuntza eta musika esploratzeko aukera eskainiz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide