Gaurtik hasi eta asteartera bitartean, Los Cuatro Fantásticos: primeros pasos eta Elio filma eskainiko dituzte Zarauzko Modelo aretoan. Lehengo hori guztira hamar bider eskainiko dute filma, egun bakoitzean bi aldiz. Elio, aldiz, bitan proiektatuko dute gaurkoan.
Akzio, zientzia fikzio eta abenturazko filma da Los Cuatro Fantásticos: primeros pasos. Matt Shakman zinema zuzendariak gidatu eta Kevin Feigek ekoitzi du. Jeff Kaplan, Ian Springer, Josh Friedman, Cameron Squires, Eric Pearson eta Peter Cameron aktoreek parte hartu dute bertan.
60ko hamarkadan inspiratutako mundu futurista batean girotutako filma da Los Cuatro Fantásticos: primeros pasos. Protagonistek, beraien superheroi rolak bakoitzaren familia-erlazioarekin uztartzera behartuta, Lurra Galactus izeneko jainko espazialarengandik babestu beharko dute.
Elio filmak, bere aldetik, 11 urteko mutila du protagonistatzat, izugarrizko irudimena duena eta estralurtarrekiko obsesioa duena. Bat-batean, espaziora eramango dute, eta bertan, Lurreko enbaxadore galaktikotzat identifikatuko dute, nahi gabe.
Gaur, osteguna
- 16:45 Elio
- 19:15 Elio
Bihar, ostirala
- 17:00. Los Cuatro Fantásticos: primeros pasos.
- 19:30. Los Cuatro Fantásticos: primeros pasos.
Etzi, larunbata
- 18:00. Los Cuatro Fantásticos: primeros pasos.
- 20:30. Los Cuatro Fantásticos: primeros pasos.
Abuztuak 3, igandea
- 16:45. Los Cuatro Fantásticos: primeros pasos.
- 19:15. Los Cuatro Fantásticos: primeros pasos.
Abuztuak 4, astelehena
- 17:00. Los Cuatro Fantásticos: primeros pasos.
- 19:30. Los Cuatro Fantásticos: primeros pasos.
Abuztuak 5, asteartea
- 17:30. Los Cuatro Fantásticos: primeros pasos.
- 20:00. Los Cuatro Fantásticos: primeros pasos.