Hezeguneetara bisita gidatua antolatu du ostiralerako Eraztun Berde Urdinak

Ekaitz Etxabe 2025eko uztailaren 30a

EBUren ekintza bat, pasa den urrian. (Onintza Lete Arrieta)

'Hezeguneak: EBUko altxor ezkutuak' izeneko bisita gidatua antolatu du EBUk etzirako. Buztinzuri haltzadia eta Irita-Astiko hezeguneak bisitatzeko aukera egongo da, 18:00etatik aurrera.

Uztailaren 4an hasi zituen bisita gidatuak Eraztun Berde Urdinak. Aste honetan, 'Hezeguneak: EBUko altxor ezkutuak' bisitaren txanda izango da. Etzi egingo dute bisita, eta bertan Buztinzuri haltzadia eta Irita-Astiko hezeguneak bisitatuko dituzte. Suhiltzaileen biribilguneko autobus geltokian izango da hitzordua, 18:00etan. Doakoa izango da bisita, baina plazak mugatuak izango dira; gehienez hogei pertsonako taldeak osatuko dituzte, eta beharrezkoa da aurretik izena ematea. Erreserba egiteko, Zarauzko Turismo Bulegora joan, deitu edo idatzi daiteke, baita zarautz@eraztunberdeurdina.eus helbidera mezu bat bidali ere.

Hiru bisita gidatu desberdin antolatzen ditu Eraztun Berde Urdinak: hezegunea, Arkamurka eta Iñurritzako ibilbideak. Irailera arte egingo dira bisitak, asteburuero. Datorren astean, berriz ere, Arkamurka ibilbideko eta Iñurritzako bisita gidatuen txanda izango da, ostiralean eta larunbatean, hurrenez hurren.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide