Gaur zabalduko dituzte tiobiboak Munoa plazan

Erredakzioa 2025eko uztailaren 29a

Scalextric haurren atrakzioa. (Utzitakoa)

Abuztuaren 23an bitartean egongo dira, eta horien ohiko ordutegia 17:00etatik 00:00etara izango da.

Gaur arratsaldean zabaldu dituzte tiobiboak Munoa plazan, Atracciones Sanz enpresak sareetan  atzo iragarri zuenez. Ohiko moduan, haurrei, gazteei eta helduei zuzendutako hainbat atrakzio jarriko dituzte, herritar eta bisitari ororen gozagarri, abuztuaren 23ra arte.

Barraken eguneroko ordutegia 17:00etatik 00:00etara izango da; ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan, berriz, 01:00etara luzatuko dute itxiera ordua. Amabirjinetan, abuztuaren 15ean eta 16an, berriz, 17:00etatik 02:00era zabalduko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide