SKAPAKo jaiak 2025

Salgai daude SKAPAko jaietako kamisetak

Intza Trula 2025eko uztailaren 28a

SKAPAko bi kide, aurtengo kamisetak saltzen. (SKAPA)

Guria tabernaren ondoan jarriko dute mahaia, 11:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara. Haurren kamiseta 10 euroan eskuratu ahal izango da, eta helduenak 12 euro balio ditu.

Heltzear dira SKAPAko jaiak, eta urtero festetako elastiko berriak kaleratzen ditu festa batzordeak. Aurtengo kamisetak salgai daude jada, bi kolore ezberdinetan, eta Guria tabernaren ondoan erosi daitezke.

Goizez zein arratsaldez egongo da postua zabalik, 11:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara, hain zuzen ere. Haurren eta helduen kamisetek prezio ezberdina izango dute: hau da, haurrenak 10 euro balio ditu, eta helduenak 12.

Zehazki, abuztuaren 9tik 12ra bitartean izango dira aurtengo festak, eta honakoa egitaraua:

Abuztuak 8, ostirala

  • 18:00-19:00. Las Palmerasen eskutik, askaria eta piñata mexikarra.
  • 20:00-21:00. Mariatxiak.

Abuztuak 9, larunbata

  • 11:00. Altxorraren bila (izen ematea 10:30ean plaza gorrian).
  • 16:00. Puzzle lehiaketa plaza gorrian (izen ematea azkenportua@gmail.com helbidearen bitartez).
  • 16:00. Mus txapelketa auzoko tabernetan (izen ematea 15:30ean Tentenea plazan).
  • 18:00-21:00. Bonsai erakusketa plaza gorrian, Artezaleaken eskutik.
  • 19:00. Mozorro lehiaketan izen-ematea (gaia: Euskal tropik).
  • 19:30-22:00. Bertsopoteo girotua auzoan zehar (Zarautz TRIK, Oier Aizpurua eta Uxue Alkorta bertsolariekin).
  • 23:00. Perlata.
  • 00:30. Delirium Tremens.
  • 02:00. DJ Bon + DJ Javi Hidalgo.

Abuztuak 10, igandea

  • 10:00-14:00. Puzgarriak eta tailerrak haurrentzat, Txipristin taldearekin, plaza gorrian.
  • 16:00. Suziria, jaiak iragarriz, Goizeko Ihintza txistularien laguntzarekin.
  • 18:00. Azken Portuko auzo krosa plaza gorrian.
  • 18:00-21:00. Bonsai erakusketa plaza gorrian, Artezaleaken eskutik.
  • 19:00. Jalgi taldearen dantza erakustaldia plaza gorrian.
  • 19:30. Txokolate-jana.
  • 21:30. Txirrindularitza kriteriuma.
  • 23:15. La Txama.
  • 00:45. Koko Jean.

Abuztuak 11, astelehena

  • 09:00. Goizeko Ihintza txistulariak.
  • 11:00. Meza nagusia frantziskotarretan.
  • 11:30. Marrazki festa plaza gorrian (pinturak etxetik eraman beharko dira).
  • 12:00. Auzoko jubilatuentzako hamabitakoa Urpekoak elkartean.
  • 12:30. Azken Portuko txaranga.
  • 17:30. Zumba Yasmilkaren eskutik, txosnagunean.
  • 18:00. Zarautz TRIK.
  • 18:30. Parrila-jana plaza gorrian.
  • 19:00. Herri kirol jaialdia plaza gorrian (Izeta harri-jasotzaileen eskola: harri-jasotzaileak, aizkolariak...).
  • 23:15. Niña Coyote eta Chico Tornado.
  • 00:45. Martin de Marte.

Abuztuak 12, asteartea

  • 09:00. Txistulariak.
  • 10:30. Patxi Iruretagoienaren marmitako lehiaketaren hasiera plaza gorrian.
  • 11:00. Toka txapelketa helduentzat eta xakela txapelketa haurrentzat.
  • 12:30. Patata tortilla eta postre-lehiaketa.
  • 13:00. Auzo-bazkarirako tokia hartzea eta auzo-poteoa bazkaldu aurretik.
  • 13:45-14:00. Marmitakoak oholtza gainera eraman.
  • 15:00. Auzo-bazkaria.
  • Bazkalondoan lehiaketak, sari banaketak eta omenaldiak.
  • Ondoren, poteo girotua auzoan barrena.
  • 22:00. Bertso saioa plaza gorrian (Julio Soto, Onintza Enbeita, Unai Agirre, Markel EIzagirre eta Maialen Lujanbio).
  • 00:00. Fan & Go erromeria taldea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide