Israel Gazan egiten ari den sarraskia salatzeko helburuarekin elkartu dira gaur herrian. Zarautz Palestina herri ekimenak antolatuta, manifestazioa egin dute malekoian barrena, 12:00etan hasita.
Jende ugari batu da sarraskia salatzeko eguerdian egindako protestara, Palestinako banderolak eskuetan zituztela. Munoan hasi dute ibilbidea, eta malekoia zeharkatu dute, Gazaren aurkako erasoa geldiarazteko eskatuz.