Herria dantzan jarri du Agata elkarteak

Intza Trula 2025eko uztailaren 26a

Bi tango ikuskizun eskaini zituzten dantzariek atzo, bata Munoan eta bestea Musika Plazan. Herritar ugariren ikusmina piztu zuten emanaldiek.

Agata elkarteak Zarautzera ekarri du tangoa beste urte batez, eta bi erakustaldi eskaini zituen atzo jendaurrean. Goizez izan zen bata, Munoan, eta arratsaldez bestea, Musika Plazan.

Musika entzun bezain laster, herritar zein bisitari ugari gerturatu zen dantzarien ondora, eta arretaz jarraitu zituzten beraien pauso guztiak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide