Frantsesbidea eta Buztinzuri arteko herri bidea itxiko dute datozen astetan, saihesbideko lanengatik

Aritz Mutiozabal 2025eko uztailaren 25a

Frantseskua baserri ondoan egiten ari diren jarduketak. (Aritz Mutiozabal)

Oraingoz irekita dagoen arren, aldundiak hilabetez iraungo duten obrak egin asmo ditu zati horretan. Denbora tarte horretan, KSB Itur ondoko bidea erabili beharko dute bizilagunek.

Ekainaren hasieran abiatu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak Zarauzko saihesbidea eraikitzeko obrak. Harrezkero, garabiak eta hodeagailuak lanean dabiltza eremu osoan zehar. Datozen astetan, baina, Frantsesbidea eta Buztinzuri arteko herri bidea itxi egingo dutela jakinarazi du aldundiak, zubiko bidegurutzetik hasi eta aipatu baserriraino, obrak behar bezala egin ahal izateko.

Zati horretan egin beharreko jarduketek hilabete bateko iraupean izango dute gutxi gorabehera. Hori horrela, Aitze auzoko bizilagunek edo herritarrek ibilbide alternatiboa hartu beharko dute denbora tarte horretan, KSB Itur enpresaren ondoko bidea erabiliz. Oraingoz, irekita jarraitzen du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide