Agata elkarteak tangoa Zarautzera ekarriko du beste urte batez, eta bi emanaldi eskainiko ditu bihar jendaurrean. Goizez zein arratsaldez izango dira dantza ikuskizunak, bi leku ezberdinetan.
Hain zuzen ere, malekoian izango da eguneko lehen hitzordua, 11:30ean hasita. 18:00etan, berriz, Musika Plazan jarraituko dute gerriak astintzen, elkarteko dantzariek zein festara gerturatzen diren herritar guztiek.