Gaurtik hasi eta asteartera bitartean, Un 'like' de Bob Trevino eta Elio filmak eskainiko dituzte Zarauzko Modelo aretoan. Bi filmen artean hamar saio eskainiko dituzte: Un 'like' de Bob Trevino zazpi bider, eta Elio hiru bider.
Komedia generoko filma da Un 'like' de Bob Trevino, eta Tracie Laymon zinema zuzendariak gidatu du. Barbie Ferreira, John Leguizamo, French Stewart, Lauren ‘Lolo’ Spencer eta Rachel Bay Jones aktoreek parte hartu dute bertan.
Lily Trevinoren istorioa kontatzen du filmak. Lily bere aitak abandonatu berri duen hogei urteko neska bakarti bat da. Facebooken haren arrastoa jarraitzea erabakitzen duenean, aitaren izen bera duen profil bat aurkituko du. Bere argazki eta iruzkinei atsegin dut ematen hasten da. Horrela, Bob Trevino ezagutuko du. Gizon atsekabetua da, semea galdu berri du, eta bere bizitza betiko alda dezakeen adiskidetasun harreman estua izango du Lilyrekin.
Bere aldetik, umeei zuzenduriko filma da Elio. Pixar Animations Studiosek ekoiztutako film honetan Elioren istorioa kontatzen da. Egun batean, Elio espaziora eramaten dute eta, bertan, Lurreko enbaxadore gisa identifikatzen dute.
Gaur, ostirala
- 16:45. Elio.
- 19:15. Un 'like' de Bob Trevino.
Bihar, larunbata
- 18:00. Un 'like' de Bob Trevino.
- 20:30. Un 'like' de Bob Trevino.
Etzi, igandea
- 16:45. Elio.
- 19:15. Un 'like' de Bob Trevino.
Uztailak 28, astelehena (ikusleen eguna)
- 17:00. Un 'like' de Bob Trevino.
- 19:30. Un 'like' de Bob Trevino.
Uztailak 29, asteartea
- 17:30. Elio.
- 20:00. Un 'like' de Bob Trevino.