Gazari babesa adierazteko manifestazioa egingo dute bihar

Intza Trula 2025eko uztailaren 25a

Zarautz Palestinak Gazari babesa adierazteko egindako manifestazio bat, malekoian. (Intza Trula)

Zarautza Palestina herri ekimenak herritarrei dei egin die manifestazioan parte hartzera. 12:00etan jarri dute hitzordua, Munoan.

Zarautz Palestina herri ekimenak Gazari babesa adierazteko manifestazioa deitu du biharko, eta herritar guztiei dei egin die bertan parte har dezaten. 12:00etan elkartuko dira Munoan, eta malekoia zeharkatuko dute ondoren.

Gaza gogoan Zarautz doluan lelopean egingo dute martxa, eta bitarte horretan Israel Gazan egiten ari den sarraskia salatuko dute, herriari babesa erakustearekin batera. "Gure esku dago palestinarrei, ahal dugun apurrarekin ere, gure elkartasuna erakustea", egin du azpimarra herri ekimenak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide