Iñaki Bermudezek eta Remi Briffaultek emango diote hasiera 37. Udako Musikaldiari

Ekaitz Etxabe 2025eko uztailaren 25a

Iñaki Bermudez eta Rémi Briffault. (Utzitakoa)

Datorren ostiralean emango diote hasiera 37. Udako Musikaldiari. Lehen kontzertua emateko ardura Iñaki Bermudezek eta Rémi Briffaultek izango dute.

Munduko kantuak izeneko kontzertuarekin emango diote hasiera datorren ostiralean Udako Musikaldiari. Kontzertu horretan, Iñaki Bermudezek saxofoia joko du eta, Remi Briffaultek, berriz, akordeoia. Emanaldia Santa Klara elizan izango da, 20:00etan hasita.

Hau izango da kontzertuan joko dituzten abestien egitaraua:

  • 5 melodies populaires grecques (Maurice Ravel)
  • Suite Folklorique (Miguel de Jorge)
  • Cicle de Chansons de la Belle Époque (Reynaldo Hahn)
  • 2 Études (Astor Piazzola)
  • Pequeña Czarda (Pedro Iturralde)

Udako Musikaldi honetako bost emanaldietatik lehenengoa izango da datorren ostiralekoa. Gainontzeko kontzertuak abuztuaren 8an, Anacronia taldea; 22an, Helix Trio; 29an, Arkaitz Mendoza eta Ana Nebot eta 30ean, Trio Marea izango dira.

Ostiraleko kontzertuko eta gainerakoetarako sarrerak Modelo Aretoko txarteldegian eta Kutxabanken atari digitalean eskuratu ahal izango dira; 4,15 euroko prezioa izango du sarrera bakoitzak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide