Gesalaga, Osa eta Zumeta Harri Txikien Gipuzkoako Txapelketan lehiatuko dira

Onintza Lete Arrieta 2025eko uztailaren 24a

Lierni Osa eta Maddi Gesalaga Binakako Harri Jasotze Txapelketako garaile izan zirenean. (Ibon Errazu)

Aiako Santio Erreka auzoko festen barruan kokatu dute emakumezkoen txapelketa, eta 12:30ean hasiko da. Egun osoko egitaraua prestatu dute. 

Harri Txikien Gipuzkoako Txapelketan zortzi harri jasotzaile ariko dira nor baino nor lehian ostiral honetan Aiako Santio Erreka auzoan. Izan ere, Santio jaien barruan antolatu dute ekitaldia, eta Santio Egunez jokatuko dute, 12:30ean hasita.

Zortzi kirolarien artean zarauztarrak ere izango dira, Maddi Gesalaga, Lierni Osa eta Ainitze Zumeta izango baitira txapelketan. Honakoak dira gainerako sei kirolariak: Goizeder Abendibar, Olaia Esnaola, Malen Morandeira, eta Elene eta Udane Ostolaza ahizpak.

Egun horretako festetako egitarauan askotariko ekintzak izango dira auzoan:

  • 10:30. Meza.
  • Ondoren, zaharren hamaiketakoa.
  • 12:30. Herriko kirolak: emakumezkoen Harri Txiki txapelketa.
  • 16:30-19:30. Puzgarriak frontoian.
  • 19:00. Hamarru elektrotxaranga geltokitik hasita.
  • 23:00. Bide Batez taldearekin erromeria.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide