Kukaña eta ur jolasen denboraldia abiatuko dute gaur, urteroko usadioari jarraipena emanez. Eguraldiak asko lagunduko ez duen arren, jolaserako gogoz dauden herritarrek portura gerturatu eta aukera izango dute arratsalde dibertigarri bat igarotzeko, 17:00etatik aurrera.
Gainera, gaurko hitzordua ez da bakarra izango. Zarauzko Arraun Elkarteko kideek adierazi dutenez, abuztuan zehar beste bi saio egingo dituzte, bata abuztuaren 7an eta bestea hilabete amaieran, 21ean. Horiek ere 17:00etan izango dira.