Helena Elbustok bisita gidatua eskainiko du bihar

Mireia Galarza Bastida 2025eko uztailaren 23a

Helena Elbustoren lanetako bat. (Utzitakoa)

18:00etan hasiko da bisita gidatua, eta bertaratzen direnek aukera izango dute donostiarrak bere lanen inguruan emango dituen azalpenak entzuteko. 

Duela bi aste inguru inauguratu zuen Helena Elbusto donostiarrak Posturak: Nimphaea Lotus proposamen artistikoa Torre Luzeako aretoan. Azken bi urteetan zehar egindako ikerketa lanaren laburpena eraman du artistak aretora, eta forma ezberdinak hartzeko gaitasunari esker, eskultura bat nola transmutatu daitekeen erakusten du. Horretarako, papera, alanbrea eta erretxin batzuk uztartzen ditu, artelan moldagarri eta malguak lortzeko.

Bada bihar, 18:00etatik aurrera, bisita gidatua eskainiko du sortzaileak berak, nahi duen orok proposamenen atzean dauden azalpenak ezagutu ditzaten. Bertara joan ezin dutenek erakusketa ikusteko aukera izango dute irailaren 14ra bitartean, egunero, 18:00etatik 20:00etara. 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide