Europako txapelketa jokatuko du Elene Frescok Espainiako selekzioarekin

Juan Luis Romatet 2025eko uztailaren 23a

Elene Fresco, Markel Errastirekin, maiatzean ateratako argazkian. (Aritz Mutiozabal)

Uztaila eta abuztua bitartean jokatuko duten jubenil mailako Europako txapelketarako hautatu dute Zarautz K.E.ko jokalaria. Eskuin alboko postuan arituko da eskubaloi jokalari zarauztarra.

Jubenil mailako emakumeen Europako eskubaloi txapelketa jokatuko dute Montenegron uztaila eta abuztuaren artean. Bertan arituko da Espainiako eskubaloi selekzioa. Cristina Cabezas hautatzaileak hamazazpi jokalari eramango ditu, eta horien artean arituko da, eskuin alboko postuan, Elene Fresco, Zarautz K.E. klubeko jokalari zarauztarra. Eskualdeko beste jokalari bat ere deitu du hautatzaileak, Pulpo klubeko Lide Arrizabalaga, hain zuzen.

Deialdia osatuko duen taldea gaur elkartuko da Granollersen (Herrialde Katalanak), entrenamendu saioak egiteko. Hilaren 29an joango dira Belgradora (Serbia), eta handik Montenegrorako bidea hartuko dute. Espainiako selekzioak egun bat geroago jokatuko du lehen partida. A multzoan arituko dira, Danimarka, Suedia eta Turkiarekin batera.

Hilaren 30ean Danimarkaren aurka jokatuko dute; Turkia izango dute aurkari egun bat geroago, uztailaren 31n, eta atsedenaldi txiki bat izan ondoren, preliminary round faseko azken partida jokatuko dute Suediaren aurka.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide