Antzerkia familian programaren barruan, 'Agurea, urpekaria eta itsasoa' antzezlana eskainiko du gaur Hortzmuga konpainiak. 19:00etan hasiko da emanaldia, Modelo aretoan, eta ikuskizunaz gozatzeko nahia dutenek sarrera doakoa izango dute.
Bakardadeari buruzko lana da, eta zabortzat jotzen diren materialekin egindako txotxongiloek eta maskarek jantziko dute istorioa. "Gertutasuna eta umore ona" izango dira protagonistak, Hortzmuga konpainiaren arabera.