Aidean bolebol klubak asteburu arrakastatsua izan du. 19 urtez azpiko hondartzako boleiko Gipuzkoako Txapelketak jokatu dituzte, eta herriko ordezkariek garaipena lortu dute, erakustali ederra emanez.
Emakumezkoetan, Naroa Bordagaraik eta Sua Alzugaraik osatutako bikoa izan zen txapeldun; Bordadarirentzat bigarren aldia zen titulua llortzen zuena. Larunbatean aritu ziren nor baino nor, Tolosan, eta ez ziren Aideaneko kide bakarrak izan: Maialen Fernandezek eta Maria Fernanda Hardmanek osatutakoak bosgarren postuan amaitu zuten.
Gizonezkoek, berriz, igandean jokatu zuten txapelketa, Donostiako Zurriola hondartzan. Erik Garcia eta Jon Tife izan ziren garaile, eta Ganix Albizu eta Urko Lopetegi, berriz, bigarren. Beraz, Zarauzko boleibol klubeko jokalarien artean egon zen irabazleen txapela.
