Aurten ere, Danda Gazte Asanbladak Udanda egitasmoa antolatu du. Ostiralean eman zioten hasiera egitasmoari, Desertu Txikian egin zuten boleibol txapelketa mistoarekin.
Larunbat honetan, berriz, futbol txapelketa mistoaren txanda izango da, Astiko kirolgunean. 10:00etan hasiko da txapelketa, eta parte hartzeko gutxienez zazpi pertsonako taldeak osatu beharko dira. Txapelketaren ondoren, parrillada bat egingo dute parte hartzaileek. Izena emateko, Danda Gazte Asanbladaren sare sozialetara idatzi beharko da.
Aurtengo Udandarekin amaitzeko, abuztuaren 1ean arte erakusketa bat egingo dute Frontoi Txikin. Horrez gain, Hiruputzu gaztetxeko Uhera irakurle taldeak saio bat egingo du egun horretan.