Aire Zabaleko XIX. Pintura Lehiaketa egin zuten larunbatean Gasteizen, eta Jose Mari Iruretagoiena margolari zarauztarrak bigarren saria zuen. Guztira, 23 artistek parte hartu zuten, eta horiek landu beharreko gaia ondorengoa izan zen: "300 urtetako eskulturak Gasteizko Zabalgunean: Errege-erregina godoetatik Wynton Marsalisera”.
Anabel Quincoces, Gorka Basterretxea eta Dorleta Ortiz de Elgeak osatutako epaimahaiak hala erabakita, Paz Larrunbiderei eman zioten 1600 euroko lehen saria,100 años después lanagatik. Bigarren aitortza, esan bezala, Iruretagoienarentzat izan zen: 1400 euroko saria jaso zuen, Manuel Iradier en Guinea lanari esker; akrilikoa eta olioa uztartzen zituen margolana lantzeko orduan.
Bestalde, Vitoria-Gasteiz sariak ere eman zituzten: lehena Eduardo Alsasuarentzat izan zen, eta bigarrena, Nerea Fernandezentzat.
